Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da: hodeiek zerua estalirik mantenduko dute, eta giroa bustia eta motela izango da. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, bolada zakarrekin. Tenperaturak gora egingo du, 10-12 gradu harrapatuz.
Bihar, beste egun batez, zeru estaliarekin eta euri-giroarekin hasiko da eguna. Zaparrada giroa nagusituko da. Zaparrada horiek orokorrean ez dira indartsuak izango, baina tarteka bizi-bizi botako du, eta uneren batean ez da baztertzen mardul botatzea. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da, baina gauean euria gutxituko da. Ipar/ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da. Tenperaturak beste pixka bat gora egin eta termometroek gehienez 11-13 gradu harrapatuko dituzte.