Euria eta hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 29a

Motel hasiko da eguna, hodeiek zerua estalirik edukiko dute eta euria egingo du.

Zaparradak ahulak izango dira, baina tarteka bizi botako du eta giroa bustia izango da. Arratsaldean pixkanaka atertzeko joera hartuko du, gauean ateri geratuko da eta ostarte batzuk zabalduko dira. Ipar-haizeak joko du, bizi. Gehiago hoztuko du, eta nekez harrapatuko ditugu 8-10 gradu. Elurra goizean 800 metrotan botako du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!