Euritarako joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 28a

Zerua estalirik agertuko da goizean goizetik, baina goizeko lehen orduan nahiko ateri eutsiko dio, nahiz eta, goizak aurrera egin ahala, euritarako joera areagotu.

Eguerdi aldera fronte bat iritsiko da, eta euritarako joera areagotuko da. Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka mardul egingo du. Gauean euri gutxiago izango da. Ipar-haizea bizi ibiliko da. Hoztu egingo du, eta gehienez 9-11 gradu harrapatuko ditu. Elurra azken orduan 800-900 metrotan agertuko da.

Bihar motel hasiko da eguna, hodeiek zerua estalirik edukiko dute eta euria egingo du. Zaparradak ahulak izango dira, baina tarteka bizi botako du eta giroa bustia izango da. Arratsaldean pixkanaka atertzeko joera hartuko du, gauean ateri geratuko da eta ostarte batzuk zabalduko dira. Ipar-haizeak joko du, bizi. Gehiago hoztuko du, eta nekez harrapatuko ditugu 8-10 gradu. Elurra goizean 800 metrotan botako du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!