Giro ateri eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 27a

Hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina euri tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaia nagusituko da. Arratsaldean, gainera, ostarte batzuk zabalduko dira, eta giro argi eta atsegina nagusi izango da.

Gauean itsasotik barrena hodeiak iritsiko dira, eta zerua estalirik utziko dute. Ipar-haizea nagusi izango da berriro ere, eta fin ibiliko da. Tenperaturak koska bat egingo du gora, eta 10-12 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar zerua estalirik agertuko da goizean goizetik, baina goizeko lehen orduan nahiko ateri eutsiko dio, nahiz eta, goizak aurrera egin ahala, euritarako joera areagotu. Eguerdi aldera fronte bat iritsiko da, eta euritarako joera areagotuko da. Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka mardul egingo du. Gauean euri gutxiago izango da. Ipar-haizea bizi ibiliko da. Hoztu egingo du, eta gehienez 9-11 gradu harrapatuko ditu. Elurra azken orduan 800-900 metrotan agertuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!