Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 26a

Giro kaxkarrarekin hasiko da eguna. Zeruan hodeiak nagusi izango dira, eta euri kontuak izango dira.

Goizean zaparrada batzuk botako ditu, eta orokorrean ahulak izango diren arren, tarteka bizi botako du. Arratsaldean, aldiz, pixkanaka atertzeko joera hartuko du, eta gau alderako erabat ateri geratuko da. Ipar-haize fina nagusituko da egun osoan zehar. Tenperaturak beheraka jarraituko du, eta nekez gaindituko dira 9-11 gradu.

Bihar hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina euri tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaia nagusituko da. Arratsaldean gainera, ostarte batzuk zabalduko dira, eta giro argi eta atsegina nagusituko da. Gauean itsasotik barrena hodeiak iritsiko dira, eta zerua estaliko da. Ipar-haizea nagusituko da berriro ere, eta fin ibiliko da. Tenperaturak koska bat egingo du gora, 10-12 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!