Fronte bat sartuko da eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 25a

Hodei askorekin hasiko da eguna, baina tantaren bat salbu, goizean giro ateri eta lasaia nagusituko da.

Eguerdian ordea fronte bat iritsiko da, eta euritara joko du. Arratsaldean zaparradak emango dira. Ez da euri askorik espero, baina tarteka zaparrada biziagoren bat edo beste izango da. Goizeko lehen orduan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina ondoren ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperaturak behera egingo du, gehienez 13-15 gradu harrapatuz.

Bihar giro kaxkarrarekin hasiko da eguna. Zeruan hodeiak nagusi izango dira, eta euri kontuak izango dira. Goizean zaparrada batzuk emango dira; orokorrean ahulak izango dira, baina tarteka bizi botako du. Arratsaldean, aldiz, pixkanaka atertzeko joera hartuko du, eta gau alderako erabat ateri geratuko da. Ipar-haizea fina nagusituko da egun osoan zehar. Tenperaturak beheraka jarraituko du, eta nekez gaindituko ditu 9-11 gradu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!