Zeru urdina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 24a

Behe-laino pixka batekin hasiko da goiza, baina eguzkiak segituan xurgatuko du, eta zeruan urdina jaun eta jabe izango da.

Arratsaldean aldaketa gutxi espero da: zeruan goi-hodei fin batzuk salbu, eguzkia nagusi izango da, eta giro bikaina nagusituko da. Haizeak hegotik joko du egunaren lehen zatian, bigarrenean ipar-ekialdekoa nagusituz. Tenperaturak gora egingo du, 17-19 gradu harrapatuz.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, baina tantaren bat salbu, goizean giro ateri eta lasaia nagusituko da. Eguerdian, ordea, fronte bat iritsiko da, eta euritara joko du. Arratsaldean zaparradak emango dira. Ez da euri askorik espero, baina tarteka zaparrada biziagoren bat edo beste izango da. Goizeko lehen orduan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina ondoren ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperaturak behera egingo du, gehienez 13-15 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!