Giro argi eta polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 20a

Goizean goi-mailako hodei fin batzuk ostarteekin tartekatuko dira zeruan, eta giroa argia eta polita izango da.

Arratsaldean aldiz, barnealdetik eta mendebaldetik barrena erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, eta zerua zikinago utziko dute. Hala ere, ez da euririk espero, eta giro egonkor eta atseginak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-haizeak zakar jotzen jarraituko du, nahiz eta, indar pixka bat galdu. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 20-22 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar ostarte zabalekin hasiko da eguna, eta goizean zehar giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean aldiz goietan sartuko den aire-hotzak egoera zertxobait ezegonkortu egingo du. Hodeiak garatu egingo dira, eta ez da baztertzen zaparrada isolaturen bat botatzea. Hala ere, huskeria izango da, eta orokorrean ateri egongo da. Gauean hodeiak ugarituko dira. Hego-haizeak joko du egunaren lehen zatian eta ipar-mendebaldekoak bigarrenean. Hoztu egingo du, eta 18-20 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!