Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 19a

Goizean hegoaldetik barrena lanbro-laino pixka bat agertuko da, baina ostarteak zabalak izango dira.

Arratsaldean, aldiz, behin hodei horiek desagertu ostean, eguraldi eguzkitsu eta bikaina nagusituko da eguna amaitu bitarte. Haizeak hego-ekialdetik zakar edo oso zakar joko du. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 20-22 gradu harrapatuz.

Bihar goizean goi-mailako hodei fin batzuk ostarteekin tartekatuko dira zeruan, eta giroa argia eta polita izango da. Arratsaldean aldiz barnealdetik eta mendebaldetik barrena erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, zerua zikinago utziz. Hala ere, ez da euririk espero, eta giro egonkor eta atseginak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego-haizeak zakar jotzen jarraituko du, nahiz eta, indar pixka bat galdu. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 20-22 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!