Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 18a

Goizean behe-laino pixka bat agertu badaiteke ere, orokorrean zerua urdin agertuko da eta giroa eguzkitsua izango da, tarteka goi-hodei zurixkaren batekin.

Arratsaldean, goi-hodeiak ugaritu egingo dira eta zeruari kolore zurixka emango diote, baina trabarik egin gabe eguzkiari, eta giro eguzkitsua izango da. Haizeak hego-ekialdetik joko du, bolada zakarrekin goizean eta gauean. Tenperaturek antzeko jarraituko dute, 22-25 gradu harrapatuz.

Bihar, goizean hegoaldetik barrena lanbro-laino pixka bat agertuko da, baina ostarteak zabalak izango dira eta giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldean, aldiz, behin hodei hauek desagertu ostean, eguraldi eguzkitsu eta bikaina nagusituko da eguna amaitu bitarte. Haizeak hego-ekialdetik zakar edo oso zakar joko du. Tenperaturek zertxobait behera egingo dute, 20-22 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!