Zerua estalita egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 15a

Giro motelarekin hasiko da eguna. Zerua estalita agertuko da eta tarteka euri txiki pixka bat izango da.

Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da, zerua estalita egongo da eta tarteka euri zaparrada txiki batzuk izango dira. Gau aldera litekeena da euri gehixeago botatzea. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du, baina tenperaturak gora egingo du, eta 11-13 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!