Ederretik hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 13a

Ederretik hasiko da eguna; hodei gutxi batzuk ostarte zabalekin tartekatuko dira. Eguerditik aurrera pixkanaka mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira.

Hasieran erdi eta goi-mailakoak izango dira, baina ez du euririk egingo. Arratsalde erdian ordea, fronte bat iritsiko da, zerua estali eta euritara joko du, eta zaparrada mardulak botako ditu. Hego-haizea bizi nagusituko da egunaren gehienean, eta azken orduetan ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturan aldaketa gutxi, 16-18 gradu harrapatuko ditugu eta.

Bihar zeru estaliarekin eta zaparrada giroarekin hasiko da eguna. Zaparradak sarri botako ditu, eta egunaren lehen orduetan, tarteka gogotik botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldean pixkanaka zaparradak tartekatuagoak izango dira, ahulduz joango dira eta aterruneak luzatu egingo dira, nahiz eta ez duen guztiz atertuko. Ipar-haize fina nagusituko da. Nabarmen hoztuko du, eta gehienez 8-10 gradu harrapatuko dira. Elurra 1.000 metro inguruan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!