Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 12a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, baina orduek aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira, eta giro eguzkitsua izango da jaun eta jabe.

Arratsaldean goi-hodei fin batzuk salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du, eta halaxe amaituko da eguna. Goizean haize aldakorra ibiliko da, egunean zehar hegotik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 17-19 gradu harrapatuz.

Bihar ederretik hasiko da eguna, non hodei gutxi batzuk ostarte zabalekin tartekatuko diren. Eguerditik aurrera pixkanaka mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira. Hasieran erdi eta goi-mailakoak izango dira, bestelako ondoriorik gabe. Gauean ordea fronte bat iritsiko da, zerua estali eta euritara joko du, zaparrada ederrak botaz. Hego-haizea nagusituko da egunaren gehienean eta bizi. Azken orduan ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturan aldaketa gutxi, 17-19 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!