Fronte ahul bat iritsiko da arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 11

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, eta giroa atsegina eta aprobetxatzeko modukoa izango da, batere euririk gabe.

Arratsaldean aldiz pixkanaka mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira, fronte ahul bat iritsiko da, eta euritara joko du. Zaparradak ahulak izango dira, eta euri gutxi botako du orokorrean. Goizean haizea hegotik ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldetik. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 gradu harrapatuz.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, baina orduek aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira, eta giro eguzkitsua izango da jaun eta jabe. Arratsaldean goi-hodei fin batzuk salbu, eguraldi eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du, eta halaxe amaituko da eguna. Goizean haize aldakorra ibiliko da, egunean zehar hegotik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 17-19 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!