Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 10a

Goizean, hodei asko izanagatik, ateri eutsiko dio, eta giro lasaia izango da.

Arratsaldean, aldiz, han-hemenka zaparrada txikiren bat edo beste izango da, nahiz eta orokorrean oso euri gutxi egitea espero den. Gauean atertu eta ostarteak irekiko dira. Haizea aldakor antzean ibiliko da, baina orokorrean ipar ukitukoa nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, eta gehienez 13-15 gradu harrapatuko ditu.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, eta giroa atsegina eta aprobetxatzeko modukoa izango da, batere euririk gabe. Arratsaldean, aldiz, pixkanaka mendebaldetik barrena hodeiak ugarituko dira, fronte ahul bat iritsiko da eta euritara joko du. Zaparradak ahulak izango dira, eta euri gutxi botako du orokorrean. Goizean haizea hegotik ibiliko da, eta arratsaldean ipar-mendebaldetik. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!