Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 7a

Goizeko lehen orduetan zaparrada txiki batzuk emango dira, baina orokorrean ahulak izango dira eta eguerdi aldera atertzeko joera hartuko du.

Arratsaldean, ordea, berriro ere giroa ezegonkortu egingo da eta ekialdetik barrena zaparrada batzuk sartuko dira; arratsalde erdian uneren batean mardul botako du. Gauean euri gutxiago izango da. Hego-ekialdeko haizea itzuliko da eta epeldu egingo du; 14-16 gradu harrapatuko ditugu.
 
Bihar hodei asko izango da goizean goizetik, baina nahiko ateri eutsiko dio egunaren lehen zatian, eta tarteka ostarte batzuk zabalduko dira. Arratsaldean hodei-geruza trinkoagoa izango da eta ez da baztertzen barnealdetik barrena zaparradaren bat sartzea. Hala ere, euri gutxi egingo du, eta ordu askotan ateri eutsiko dio. Hego/hego-ekialdeko haizeak joko du, baina zertxobait hoztuko du,eta gehienez 13-15 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!