Nabarmen hoztuko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 6a

Goizeko lehen orduetan hodei asko agertuko da zeruan, eta euri zaparrada txikiren bat ere izango da.

Goiz erdian eta bereziki eguerdian nahiko ateri eutsiko dio, eta tarteka ostarteren bat ere ikusiko dugu. Arratsaldean, ordea, giroa ezegonkortu egingo da eta tarteka zaparrada batzuk izango dira; gainera, une batzuetan mardul botako du, bereziki egunaren azken orduetan. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta nabarmen hoztuko du; gehienez 12-14 gradu harrapatuko ditugu.
 
Bihar goizeko lehen orduetan zaparrada txiki batzuk emango dira, baina orokorrean ahulak izango dira eta eguerdi aldera atertzeko joera hartuko du. Arratsaldean, ordea, berriro ere giroa ezegonkortu egingo da eta ekialdetik barrena zaparrada batzuk sartuko dira; arratsalde erdian uneren batean mardul botako du. Gauean euri gutxiago izango da. Hego-ekialdeko haizea itzuliko da eta epeldu egingo du; 14-16 gradu harrapatuko ditugu.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!