Hegoaldetik barrena hodei trinkoagoak sartuko dira, baina ilunabar edo gau aldera arte ez da euririk espero, eta egitekotan gutxi egingo du. Haizeak hegotik ahul joko du, eta arratsaldean mendebaldetik finkatuko da. Tenperaturak behera egingo du, eta gehienez 18-20 gradu harrapatuko ditu.
Bihar goizeko lehen orduan hodei asko agertuko da zeruan, eta euri zaparrada txikiren bat ere izango da. Goiz erdian eta bereziki eguerdian ordea ateri egongo da, eta tarteka ostarteren bat ere ikusiko da. Arratsaldean ordea giroa ezegonkortu egingo da, eta tarteka zaparrada batzuk izango dira, nahiz eta orokorrean euri gutxi egingo duen. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, gehienez 12-14 gradu harrapatuz.