Ostarte zabalak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 4a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta ostarte zabalak nagusituko dira.

Arratsaldean zehar pixkanaka barnealdetik barrena hodeiak ugarituko dira, eta azken orduetan zerua estaliko dute. Hala ere, ez da euririk espero. Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu, arratsaldean indarra galduz. Tenperaturak koska bat gora egin eta 19-21 gradu harrapatuko ditu.

Bihar hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina tarteka ostartetxo batzuk agertuko dira, eta goiza behintzat lasaia izango da. Arratsaldean, ordea, egoera ezegonkortu egingo da. Hegoaldetik barrena hodei trinkoagoak sartuko dira, eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu, nahiz eta ez den euri askorik egiterik espero. Haizeak hegotik baino ahul joko du, eta arratsaldean mendebaldetik finkatuko da. Tenperaturak behera egingo du, eta gehienez 18-20 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!