Eguzkitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko martxoaren 3a

Zerua nahiko garbi dela hasiko da eguna, eta goizean giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldeko lehen orduetan ere antzeko joera errepikatuko da.

Arratsalde erditik aurrera hodei batzuk agertuko dira, bereziki mendi inguruetan, baina hodei horiek ez dute inolako ondoriorik ekarriko, eta lasai amaituko da eguna. Hego-haizeak zakar edo oso zakar joko du. Tenperaturak gora egingo du, eta termometroak gehienez 18-20 gradura iritsiko dira.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, eta ez dute inolako ondoriorik ekarriko, ostarte zabalak nagusituz. Arratsaldean zehar pixkanaka barnealdetik barrena hodeiak ugarituko dira, azken orduetan zerua estaliz. Hala ere, ez da euririk espero. Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu, arratsaldean indarra galduz. Tenperaturak koska bat gora egin eta 19-21 gradu harrapatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!