Euri pixka bat egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 28a

Gauean igaroko den fronte batek goizeko lehen orduan euri pixka bat utziko du.

Orokorrean oso gutxi botako du, eta goizean zehar atertzera egingo du. Arratsaldean zerua hodeitsu egongo da, baina tantaren bat edo zaparrada ahulen bat salbu, ateri eutsiko dio. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Dezente hoztuko du, eta gehienez 11-13 gradu harrapatuko dira.

Bihar hodei baxu hondar batzuk agertuko dira goizeko lehen orduan eta behe-laino pixka bat ere sortu daiteke, baina eguzkiak segituan xurgatuko ditu eta goizean bertan giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean joera berbera nagusituko da. Zeruan ez da apenas hodeirik ikusiko eta eguraldi eguzkitsu eta eder batez gozatuko da. Hego/hego-ekialdeko haize leuna bueltan izango da. Epeldu egingo du, eta 16-18 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!