Hoztu egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 27a

Zerua ia erabat oskarbi agertuko da egunaren lehen orduetan, eta giro ederraz gozatuko dugu goizean.

Arratsaldeko lehen orduetan erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, arratsalde erditik aurrera hodei baxuak ugarituko dira, eta azken orduetan zerua estaliko dute. Ez da baztertzen gauean zaparradaren bat botatzea. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, eta azken orduetan ipar-mendebaldetik finkatuko da. Hoztu egingo du, eta 18-20 gradu harrapatuko dira.

Gauean igaroko den fronte batek goizeko lehen orduan euri pixka bat utziko du. Orokorrean oso gutxi botako du, eta goizean zehar atertzera egingo du. Arratsaldean zerua hodeitsu egongo da, baina tantaren bat edo zaparrada ahulen bat salbu, ateri eutsiko dio. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Dezente hoztuko du, eta gehienez 11-13 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!