Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 26a

Goizean txokoren batean behe-laino pixka bat sortu daiteke. Hala ere, segituan jasoko du, eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da, tarteka goi-hodeixka zuriekin.

Arratsaldearen gehienean giro eguzkitsua nagusituko da. Azken orduetan mendebaldetik barrena goi-hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik gabe. Hego-haizeak ahul xamar joko du. Tenperaturak behera egingo du, 18-20 gradu harrapatuz.

Bihar zerua ia erabat oskarbi agertuko da egunaren lehenbiziko orduetan, eta giro ederraz gozatu ahalko da goizean. Arratsaldeko lehen orduetan erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, eta arratsalde erditik aurrera zerua estaliko duten hodei baxuak ugarituko dira. Gauean tantaren bat bota dezake. Hego-mendebaldeko haizeak joko du, azken orduetan ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, eta termometroak gehienez 16-18 gradura iritsiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!