Ostarte zabalak nagusituko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 25a

Behe-lainorik gabe, baina aurreko egunetan baino hodei gehixeagorekin hasiko da eguna, nahiz eta ostarte zabalak nagusituko diren.

Arratsaldean hodei-geruza zertxobait trinkotuko da, eta zerua aurreko egunetan baina zikinago egongo da. Hala ere, ez da euririk espero eta giro lasaia eta atsegina nagusituko da. Hego-haizeak joko du beste behin, eta tenperaturan aldaketa gutxi: termometroek 20-22 gradu atsegin harrapatuko dituzte.

Bihar goizean txokoren batean behe-laino pixka bat sortu daiteke. Hala ere, segituan jasoko du eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da, tarteka goi-hodeixka zuriekin. Arratsaldearen gehienean giro eguzkitsua nagusituko da. Azken orduetan mendebaldetik barrena goi-hodeiak ugarituko dira, baina inolako ondoriorik gabe. Hego-haizeak ahul xamar joko du. Tenperaturak behera egingo du, eta termometroek gehienez 18-20 gradu harrapatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!