Eguzkitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 24a

Eguzkitsu hasiko da eguna. Behe-laino pixka bat egongo den arren, goizean goizetik giro eguzkitsua nagusituko da.

Arratsaldean ere antzeko joerak jarraituko du, eta goi-hodei finak ostarte zabalekin tartekatuko dira. Hego ukituko haizea nagusituko da egunaren gehienean, azken orduetan ipar ukitu bat hartuz. Tenperaturak goraka jarraituko du, eta termometroak gehienez 20-22 gradura iritsiko dira.

Bihar behe-lainorik gabe, baina aurreko egunetan baino hodei gehixeagorekin hasiko da eguna, nahiz eta ostarte zabalak nagusituko diren. Arratsaldean hodei-geruza zertxobait trinkotuko da, eta zerua aurreko egunetan baino zikinago egongo  da. Hala ere, ez da euririk espero, eta giro lasaia eta atsegina nagusituko da. Hego-haizeak joko du beste behin eta tenperaturan aldaketa gutxi; 20-22 gradu atsegin harrapatuko dituzte termometroek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!