Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 22a

Berriro ere behe-lainoa agertuko da bailaretan, baina azkar jasoko du eta behin jaso ostean, giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. 

Arratsaldean tarteka goi-hodei finen bat edo beste agertuko da, baina batere trabarik egin gabe eguzkiari, eta giro ederra nagusituko da. Goizean hego ukituko haizea nagusituko da, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Oraindik eta gehiago epelduko du, eta 19-21 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!