Epeldu egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 20a

Hodeitsu hasiko da eguna, eta oraindik goizean zehar zaparrada txiki batzuk emango dira, nahiz eta goizean zehar geroz eta tartekatuago botako duen.

Arratsaldean pixkanaka atertu eta azken orduetan ostarte batzuk ere zabalduko dira. Goizean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Epeldu egingo du, eta 11-13 gradu harrapatuko dira.

Bihar behe-laino trinkoarekin eta tenperatura hotzekin hasiko da eguna. Hala ere, goizean zehar behe-lainoa desagertuko da, eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean goi-hodei finen bat salbu, zeruan urdinak nagusi izaten jarraituko du eta halaxe jarraituko du eguna amaitu bitarte. Ipar-ekialdeko haize leuna nagusituko da. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, eta 15-18 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!