Eguerditik aurrera hodeiak eta euria

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 18a

Ostarte zabalekin hasiko da eguna eta eguraldi ederra nagusituko da.

Eguerditik aurrera eta mendebaldetik barrena hodeiak ugaritzen hasiko dira, arratsalde erdian fronte bat iritsiko da, zerua estali eta euritara joko du. Zaparrada giroa nagusituko da eta azken orduetan mardul botako du. Hego-mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da egunaren gehienean. Azken orduetan ipar-mendebaldera egin eta indarra galduko du. Tenperaturak gora egingo du, eta 15-17 gradu harrapatuko ditu.

Bihar, giro ilunarekin hasiko da eguna eta euri-giroa nagusituko da. Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka mardulak izango dira. Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da, nahiz eta ez den hainbeste euri egiterik espero. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta bolada zakarrak utziko ditu, bereziki mendi inguruetan eta haize-guneetan. Tenperaturak behera egingo du, eta nekez gaindituko ditu 9-11 gradu. Elur-maila goizean 1.000 metroan kokatuko da, eta arratsaldean gora egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!