Eguerditik aurrera atertzera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 17a

Hodeitsu hasiko da eguna eta euri zaparrada txiki batzuk eta tartekatuak izango dira.

Eguerditik aurrera pixkana atertzera egingo du, eta azken orduetan ostarte batzuk ere zabalduko dira. Goizean, mendebaldeko haizea nagusituko da, baina eguerditik aurrera hego-mendebaldera egingo du. Tenperaturek gora egingo dute 13-15 gradu harrapatuz.

Bihar, ostarte zabalekin hasiko da eguna. Eguerditik aurrera eta mendebaldetik barrena hodeiak ugaritzen hasiko dira, arratsalde erdian fronte bat iritsiko da, zerua estali eta euritara joko du. Zaparrada giroa nagusituko da eta azken orduetan mardul botako du. Hego-mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da egunaren gehienean. Azken orduetan ipar-mendebaldera egin eta indarra galduko du. Tenperaturek gora egingo dute, 15-17 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!