Giro euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 16a

Zeru estaliarekin eta giro euritsuarekin hasiko da eguna. Zaparradak sarri botako ditu, goiz erditik aurrera zaparradak areagotu egingo dira, eta euria erruz egingo du.

Joera horrek jarraipena izango du arratsaldearen zatirik handienean, nahiz eta azken orduetan euri gutxixeago bota. Mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta termometroek gehienez 12-13 gradu harrapatuko dituzte.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna, eta goizeko lehen orduan euri tantaren bat bota dezake. Hala ere, goiz erditik aurrera giro ateri eta lasaia nagusituko da. Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta eguraldi lasaia nagusituko da. Goizean mendebaldeko haizea nagusituko da, baina eguerditik aurrera hego-mendebaldera egingo du. Tenperaturak gora egingo du 13-15 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!