Euri gutxiago egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 14a

Hodei askorekin hasiko da eguna. Zerua ia erabat estalirik agertuko da, eta goizean zertxobait busti dezake.

Hala ere, orokorrean oso gutxi izango da. Arratsaldeko lehen orduetan, aldiz, giro ateri eta lasaia nagusituko da, nahiz eta  hodeiek nagusi izaten jarraitu. Ilunabarrean euritara joko du berriro ere. Hego-mendebaldeko haizea tarteka bizi ibiliko da. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, eta termometroak gehienez 12-13 gradura iritsiko dira.

Bihar zeru estaliarekin eta giro euritsuarekin hasiko da eguna. Zaparradak sarri botako ditu, goiz erditik aurrera zaparradak areagotu egingo dira eta euria erruz egingo du. Joera horrek jarraipena izango du arratsaldearen zatirik handienean, nahiz eta azken orduetan euri gutxixeago bota. Mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta termometroak gehienez 12-13 gradura iritsiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!