Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 14a

Giro kaxkarrarekin hasiko da eguna. Goizean sarri botako ditu zaparrada mardulak, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldean pixkanaka euri zaparradak tartekatu egingo dira eta ez dira horren mardulak izango, gauean atertu egingo du. 

Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik bizi joko du. Tenperaturak gehienez 6-8 gradu harrapatuko ditu. Elur-maila goizean 1.000 metrotan kokatuko da, baina eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan 600-700 metrotara jaitsiko da.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna. Zerua ia erabat estalirik agertuko da eta goizean ez da baztertu behar une batzuetan zertxobait bustitzea. Hala ere, orokorrean oso gutxi izango da. Arratsaldean aldiz giro ateri eta lasaia nagusituko da, nahiz eta, hodeiek nagusi izaten jarraitu. Gauean euritara joko du, berriro ere. Hego-mendebaldeko haizea tarteka bizi ibiliko da. Epeldu egingo du, eta 12-13 gradu harrapatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!