Arratsaldean euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 13a

Hodeitsu hasiko da eguna, baina goizeko lehen orduetan nahiko giro lasaia nagusituko da.

Goiz erdian, ordea, fronte bero batek euria ekarriko du. Arratsaldean giroa ezegonkortu eta euritarako joera nabarmenduko da. Zaparradak sarri botako ditu, eta tarteka mardulak izango dira. Azken orduetan ekaitzak jo dezake. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperatura gehienez 10-12 gradura iritsiko da. Gauean elurra 1.000 metroan kokatuko da.

Bihar giro kaxkarrarekin hasiko da eguna. Goizean zaparradak sarri botako ditu, mardulak izango dira, eta ekaitzak jo dezake. Arratsaldean pixkanaka euri zaparradak tartekatu egingo dira, eta ez dira hain mardulak izango, gauean zehar atertuz. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik eta bizi joko du. Termometroak gehienez 6-8 gradura iritsiko dira. Elur-maila goizean 1.000 metroan kokatuko da, baina eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan 500-700 metrora jaitsiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!