Arratsaldean aldiz hodeiak eta ostarteak nagusituko dira, eta giro ateri eta lasaia izango da. Gauean giro lasaiarekin amaituko da eguna. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da goizean, arratsaldean hego-mendebaldetik finkatuz eta gauean mendebaldetik. Tenperaturak behera egingo du, eta termometroek gehienez 12-14 gradura iritsiko dira.
Bihar giro ilunarekin hasiko da eguna. Zerua hodeitsu agertuko da eta euri-giroa nagusituko da. Goizean zaparradak tartekatuak izango dira eta orokorrean ez da litro askorik pilatuko. Arratsaldean ordea giroa ezegonkortu eta euritarako joera nabarmenduko da. Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka mardulak izango dira, eta azken orduetan ekaitzak jo dezake. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak gehienez 10-12 gradu harrapatuko ditu. Gauean elurra 1.000 metroan kokatuko da.