Euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 11

Lasai hasiko da eguna, nahiz eta, hodeiak nagusi izan zeruan. Eguerdi aldera litekeena da euri pixka bat egitea, baina oso gutxi izango da.

Arratsaldean aldiz zeruan hodeiak trinkotu eta euritara joko du. Hasieran zaparradak tartekatuak izango dira, baina azken orduetan sarri botako du eta tarteka mardul. Goizean hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 15-17 gradu harrapatuz.

Bihar hodei askorekin hasiko da eguna, eta goizean zehar eta eguerdira bitarte euri pixka bat egin dezake. Hala ere, oso gutxi botako du. Arratsaldean aldiz hodeiak eta ostarteak nagusituko dira eta giro ateri eta lasaia izango da. Gauean fronte bat iritsiko da eta euritara joko du. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da goizean, arratsaldean hego-mendebaldetik finkatuz eta gauean mendebaldetik. Tenperaturak behera egingo du, eta termometroak gehienez 14-16 gradura iritsiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!