Euritsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 10a

Euritsu hasiko da eguna. Zerua estalita egongo da, eta zaparradak sarri botako ditu, zaparrada horiek tarteka mardulak izango dira.

Arratsaldeko lehen orduetan euri gutxixeago egingo du eta aterrune batzuk izango dira. Azken orduetan, ordea, berriro ere euritarako joera areagotuko da. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta  tenperaturan gorakada nabarmena izango da. Termometroek 17-19 gradu harrapatuko dituzte.

Bihar lasai hasiko da eguna, nahiz eta hodeiak nagusi izan zeruan. Eguerdi aldera litekeena da euri pixka bat egitea, baina oso gutxi izango da. Arratsaldean aldiz zeruan hodeiak trinkotu eta euritara joko du. Hasieran zaparradak tartekatuak izango dira, baina azken orduetan sarri botako du eta tarteka mardul. Goizean hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 15-17 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!