Hozten jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 7a

Berriro ere erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuta hasiko da eguna, eta giro lasai eta atsegin batez gozatuko dugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodei-geruza trinkotzen joango da, eta gau aldera barnealdetik barrena euri pixka bat sartuko da. Hego-mendebaldeko haizeak zakar antzean joko du. Hozten jarraituko du, eta gehienez 12-14 gradu harrapatuko ditugu.

Bihar hodei askorekin eta euri kontuekin hasiko da eguna. Zaparrada giroa nagusituko da, eta tarteka zaparradak izango dira, nahiz eta, litrotan ez den askorik botatzerik espero. Arratsaldean oraindik euria izango da, baina goizarekin alderatuz gutxiago egingo du, eta gauean atertzera egingo du. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean hegoaldetik finkatuko da. Orokorrean ahul ibiliko da. Hoztu egingo du, eta nekez gaindituko dira 11-13 gradu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!