Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 6a

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizean goizetik eta hodeiak erdi eta goi-mailakoak izango direnez, ez dute euririk ekarriko eta giroa lasaia izango da.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera hodeiak trinkoagoak izango dira eta ilunabar, gau partean barnealdetik euri pixka bat sartuko da. Hego-mendebaldeko haizeak jotzen jarraituko du, baina indar pixka bat ere galduko du. Hoztu egingo du, eta 13-15 gradu harrapatuko dira gehienez.

Bihar berriro ere erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuta hasiko da eguna, eta giro lasai eta atsegin batez gozatuko dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodei-geruza trinkotzen joango da, eta gau aldera barnealdetik barrena euri pixka bat sartuko da. Hego-mendebaldeko haizeak zakar antzean joko du. Hozten jarraituko du, eta gehienez 12-14 gradu harrapatuko ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!