Giro kaxkarrarekin hasiko da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 5a

Beste fronte batek goizean giro kaxkarra ekarriko du. Zaparrada batzuk botako ditu, baina orokorrean ahulak izango dira, eta ez da euri askorik egiterik espero.

Eguerditik aurrera atertzera egingo du, eta arratsaldean giro lasaia nagusituko da, nahiz eta tantaren bat bota dezakeen. Goizean hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da, arratsaldean mendebaldetik finkatuz eta indar pixka bat galduz. Tenperaturak nabarmen gora egingo du eta termometroek 14-16 gradu neurtuko dituzte.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizean goizetik, eta hodeiak erdi eta goi-mailakoak izango direnez, ez dute euririk ekarriko eta giroa lasaia izango da. Arratsaldeko lehen orduan hodeiak trinkoagoak izango dira, baina tantaren bat salbu eguraldia lasaia izango da. Hego-mendebaldeko haizeak jotzen jarraituko du, baina indar pixka bat galduko du. Tenperaturak behera egingo du, eta termometroak gehienez 13-15 gradura iritsiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!