Giro euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 4a

Goizean sartuko den fronte batek zeru estalia eta giro euritsua ekarriko digu. Zaparrada giroa nagusituko da, eta tarteka mardul botako du.

Eguerditik aurrera eta behin frontea aldentzearekin batera euria nabarmen gutxituko da, baina oraindik zer edo zer bustiko du. Hego-haize zakarrak jotzen jarraituko du, eta tenperaturak behera egingo du gehienez 9-11 gradu harrapatuz. Elur-maila 1.000 metro inguruan egongo da.

Bihar beste fronte batek goizean giro kaxkarra ekarriko du. Zaparrada batzuk emango dira, baina orokorrean ahulak izango dira, eta ez da euri askorik espero. Eguerditik aurrera atertzera egingo du, eta arratsaldean giro lasaia nagusituko da, nahiz eta tantaren bat bota dezakeen. Goizean hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da, arratsaldean mendebaldetik finkatuz eta indar pixka bat galduz. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, eta termometroek gehienez 13-15 gradu neurtuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!