Eguraldi atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 3a

Erdi eta goi-mailako hodei ugarirekin hasiko da eguna, baina ostarte batzuekin tartekatuko dira, eta eguraldia lasaia eta atsegina izango da.

Eguerdi aldera hodei-geruza trinkotu egingo da, eta arratsaldeko lehen orduetan han-hemenka euri pixka bat egin dezake. Hala ere, huskeria izango da eta azken orduetan giroa lasaitu egingo da. Hego/hego-mendebaldeko haizeak zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturak nekez gaindituko ditu 10-12 graduak.

Bihar goizean sartuko den fronte batek zeru estalia eta giro euritsua ekarriko dizkigu. Zaparrada giroa nagusituko da, eta tarteka mardul botako du. Eguerditik aurrera eta behin frontea aldentzearekin batera euria nabarmen gutxituko da, baina oraindik zer edo zer bustiko du. Hego-haize zakarrak jotzen jarraituko du ,eta tenperaturak behera egingo du 9-11 gradu harrapatuz. Elur-maila 1.000 metro inguruan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!