Giro ateri eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko otsailaren 1a

Erdi eta goi-mailako hodeiak nagusituko dira egunaren hasieran, ostarteekin tartekatuta, eta, oro har, giroa ateri eta lasaia izango da.

Egunaren erdiko orduetan hodeiak trinkoagoak bihurtuko dira, eta han-hemenka zaparrada ahulak bota ditzake; hala ere, orokorrean ateri jarraituko du. Gauean, berriz, ostarteak zabalduko dira. Hego-haizea ibiliko da nagusi. Epeldu egingo du, eta gehienez 14 eta 16 gradu arteko balioak neurtuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!