Eguerditik aurrera, ordea, euria nabarmen gutxituko da, eta arratsaldean zehar oraindik zertxobait busti badezake ere, eguraldia askoz lasaiagoa izango da. Mendebaldeko haizea nagusituko da goizean, eta hego-mendebaldekoa arratsaldean. Hoztu egingo du, eta gehienez 10 eta 12 gradu arteko balioak neurtuko dira. Elur-maila goizean 800 eta 1.000 metro artean kokatuko da.
Bihar erdi eta goi-mailako hodeiak nagusituko dira egunaren hasieran, ostarteekin tartekatuta, eta, oro har, giroa ateri eta lasaia izango da. Egunaren erdiko orduetan hodeiak trinkoagoak bihurtuko dira, eta ez da baztertzen han-hemenka zaparrada ahulak botatzea; hala ere, orokorrean ateri jarraituko du. Gauean, berriz, ostarteak zabalduko dira. Hego-haizea ibiliko da nagusi. Epeldu egingo du, eta gehienez 14 eta 16 gradu arteko balioak neurtuko dira.