Fronte ahul bat iritsiko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 29a

Beste fronte ahul bat iritsiko da goizean eta berriro ere zerua estalirik egongo da. Tarteka euri pixka bat egingo du. Arratsaldeko lehen orduetan ordea giroa lasaia izango da, eta tarteka ostarte batzuk ere ikusiko dira.

Azken orduetan mendebaldetik barrena berriro ere euritara jo dezake. Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du. Tenperaturak koska polita egingo du gora, eta termometroak gehienez 14-16 gradura iritsiko dira.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna, eta giroa atsegina eta lasaia izango da. Eguerditik aurrera, ordea, mendebaldetik barrena hodeiak trinkotu eta euritara joko du. Arratsalde hasieran ezta euri askorik espero, baina azken orduetan euritarako joera areagotu egingo da. Haizeak hego-mendebaldetik joko du egunaren gehienean, eta gauean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperaturak behera egingo du gehienez 12-14 graduak harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!