Euri pixka bat egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 28a

Goizean hegoaldetik barrena sartuko den fronte batek zerua estaliko du, eta tarteka euri pixka bat botako du, nahiz eta ez den askorik espero.

Eguerditik aurrera eta arratsaldean zehar atertu egingo du, eta zerua zertxobait argiago agertuko da. Hego-mendebaldeko haizeak tarteka zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturak behera egingo du, gehienez 10-12 gradu harrapatuz.

Bihar beste fronte ahul bat iritsiko da goizean, eta berriro ere zerua estalirik egongo da. Tarteka euri pixka bat ere egingo du. Arratsaldeko lehen orduetan ordea giroa lasaia izango da, eta tarteka ostarte batzuk ere ikusiko dira. Azken orduetan mendebaldetik barrena berriro ere euritara jo dezake. Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du. Tenperaturak koska polita egingo dute gora 13-15 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!