Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 27a

Euri-giroarekin hasiko da eguna, eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu. Hala ere, ez da euri askorik espero.

Arratsaldean zehar pixkanaka atertzeko joera hartuko du, eta arratsalde erditik aurrera giro lasaia nagusituko da, tarteka ostarte batzuekin. Hego-mendebaldeko haizeak tarteka zakar joko du, eta tenperaturak gora egingo du, 14-16 gradura iritsiz.

Bihar lasai hasiko da eguna. Erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira,eta giroa argia izango da. Arratsaldean zehar aldiz, hodeiak trinkotu egingo dira, eta tarteka tantaren bat edo beste eroriko da. Ezer gutxi, hala ere. Gauean hori bai, euritarako joera handiagoa izango da. Hego-mendebaldeko haizeak tarteka zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturak behera egingo du, gehienez 10-12 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!