Arratsaldearen hasiera lasaia izango da, baina arratsalde erditik aurrera hodeiak ugarituko dira, eta iluntzean euri-zaparrada batzuk botako ditu, nahiz eta ez den euri askorik espero. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da goizean, eta azken orduetan mendebal edo ipar-mendebaldetik finkatuko da. Hoztu egingo du, eta gehienez 8-9 gradu neurtuko dira. Elur-maila azken orduetan 600-700 metro inguruan kokatuko da.
Bihar goiz-goizetik hodeiak nagusituko dira, eta euri-giroa izango da. Zaparradak egun osoan zehar botako ditu; une batzuetan gogotik egingo du, eta giro euritsua nagusituko da. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta bizi-bizi ibiliko da. Tenperaturak antzera jarraituko du, eta gehienez 8-9 gradu neurtuko dira. Elur-maila goizean 700 metro inguruan kokatuko da, baina arratsaldean 1.000 metrora igoko da.