Ostarteak nagusituko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 23a

Goiz-goizetik hodei asko agertuko dira, eta ez da baztertzen euria egitea. Hala ere, goizeko lehen orduetan atertu egingo du, eta pixkanaka ostarteak nagusitzen joango dira.

Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta eguraldi ateri eta lasaia nagusituko da. Iluntzean hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina ez dute euririk ekarriko. Hego-mendebaldeko haizeak zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturan aldaketa handirik ez, eta gehienez 10-12 gradu neurtuko dira.

Bihar hodei askorekin esnatuko da eguna, eta egunsentian ez da baztertzen euri pixka bat egitea. Hala ere, goizean atertu egingo du, eta ostarteak irekiko dira; giro atsegina nagusituko da. Arratsaldearen hasiera lasaia izango da, baina arratsalde erditik aurrera hodeiak ugarituko dira, eta iluntzean euri-zaparrada batzuk botako ditu, nahiz eta ez den euri askorik espero. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da goizean, eta azken orduetan mendebal edo ipar-mendebaldetik finkatuko da. Hoztu egingo du, eta gehienez 8-9 gradu neurtuko dira. Elur-maila azken orduetan 600-700 metro inguruan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!