Ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 22a

Erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuz hasiko da eguna. Hodeiak izango dira nagusi, baina euririk ekarri gabe.

Arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da, baina arratsalde erditik aurrera mendebaldetik hodeiak ugarituko dira, gauean fronte bat sartuko da, eta euritara joko du. Mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada zakarrekin arratsaldean. Tenperatura antzekoa izango da, eta gehienez 10-12 gradura iritsiko dira termometroak.
 
Bihar goizean goiz hodei asko agertuko da, eta euri pixka bat egin dezake. Hala ere, goizeko lehen orduan atertu eta pixkanaka ostarteak nagusitzen joango dira. Arratsaldeko ordurik gehienetan eguraldi ateri eta lasaia nagusituko dira. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina ez du euririk egingo. Hego-mendebaldeko haizeak zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturan aldaketa gutxi, termometroak gehienez 10-12 gradura iritsiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!