Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2026ko urtarrilaren 21a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da, baina goizean zehar ostarteak nagusituko dira eta giroa atsegina izango da.

Arratsaldeko lehen orduan, ordea, hodeiak ugarituko dira, eta ez da baztertzen hegotik zaparradaren bat sartzea. Ezer gutxi, hala ere. Gauean giroa lasaitu egingo da. Haizeak hego/hego-ekialdetik zakar edo oso zakar joko du. Hoztu egingo du eta nekez gaindituko dira 10-11 gradu.

Bihar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuz hasiko da eguna; hodeiak izango dira nagusi, baina euririk ekarri gabe. Arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da, baina arratsalde erditik aurrera mendebaldetik hodeiak ugarituko dira, gauean fronte bat sartuko da, eta euritara joko du. Hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada zakarrekin oraindik ere. Tenperaturak antzeko jarraituko du, gehienez 10-12 gradu izango ditugu.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!